Jatorkide eta Bera Bera, Hernaniren aurkariak asteburu honetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 25a, 00:00

Hernaniko taldeak Gasteizen jokatuko du.

Neskek Gasteizera bidaiatuko dute gaur bigarren sailkatuaren aurka jokatzeko eta mutilek, Donostiara.

Asteburu honetan Hernaniko mutil eta neska talde seniorrek etxetik kanpo jokatuko dituzte Euskal Ligako partiduak. Neskek Gasteizera bidaiatuko dute gaur, 19:00etatik aurrera, Jatorkideren aurka neurtzeko Aranalde kiroldegian. Bi ordu lehenago, 17:00etan mutilek gertuago jokatuko dute. Donostiako Pio Baroja kiroldegian Bera Bera Bultz taldea izango dute aurkari.

Bi partidu interesgarri espero dira maila antzekoa duten taldeak baitira. Jatorkideko neskak bigarrenak dira sailkapenean 32 punturekin. Hernani bosgarrena da 27 punturekin, baina partidu bat bakarrik gehiago galdu du. Garaipena ez da ezinezkoa eta ongi jokatuz gero puntuak etxera ekarri daitezke. 

Mutilak faborito izango dira Bera Beraren aurka, baina bi taldeak sailkapenean zazpigarrenak eta zortzigarrenak dira. Hernani zazpigarren dago sailkatua 23 punturekin eta Bera Bera Bultz zortzigarren, 19 punturekin. Etxetik kanpo partiduak beti dira zailago eta horrek indarrak parekatuko ditu. Denboraldiko Hernaniren azkenaurreko partidua izango da.

 

Kiroldegian gaur sei partidu

Nesken bi talde jubenilek etxetik kanpo jokatuko dute Tolosan eta Hondarribian, baina beste mailetako sei taldek Hernaniko kiroldegian izango dituzte partiduak. Goizeko 10:00etan hasita goiz osoan gozatu ahalko da boleibol partiduekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!