Batzarra gaur, Goiz Eguzkik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 24a, 00:00

Urteroko zitari eutsiz, ohiko Batzar Nagusia antolatu du gaurko, Goiz Eguzkik. Biterin egingo dute, aurreneko deialdia 16:30etan hasiko da; eta bigarrena, berriz, 17:00etan. Ondorengo gaiak izango dituzte hizpide, besteak beste: 2022ko aldiko kontuen egoera orriaren onarpena, 2022ko memoriaren aurkezpena, 2023ko aldirako aurrekontua eta jarduera plana eta zuzendaritza batzorde berria hautatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!