Emaitza gazi gozoak, Hernaniko neska infantilek eta promesek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 24a, 00:00

Bigarren egin zuen joan den asteburuan Beñat Odriozolak, Banyolasen, eta entrenatzaileak aditzera eman duenez, «gustura» etxeratu zen.

Joan den asteburuan, Getarian jokatu beharreko estropada Oria ibaian jokatu zen eguraldiaren ondorioz. Infantil neskak, hilabeteko etenaldiaren ostean, Orion uretaratu ziren; batel bat bigarren sailkatu zen, lehenengoarengandik tarte gutxira, eta beste batel batek, aldiz, zazpigarren egin zuen. Kadeteei dagokionez, emaitza gazi-gozoak izan zituzten Orioko estropadan, baten bat lehenengo sailkatu zen; eta bestea, aldiz, hamairugarren.

Udaberri Openean, Odriozola

Joan den larunbatean eta igandean, Banylosen, Beñat Odriozola hernaniarra lehiatu zen, eta bigarren postuan gelditu zen. Gustura aritu zela aitortu du Xabier Zabalak, Beñaten entrenatzaileak: «Igandean ere ederki aritu zen, kontua da une honetan, Javier Garcia arraunlaria zertxobait gehiago dela, eta azken emaitza logiko xamarra izan zen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!