Kaxko Elkarteak lokala inauguratu zuen atzo eguerdian, jai giroan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 24a, 00:00
Zintaren mozketa unea, atzo, Kaxko Elkarteko lokalaren inaugurazioan.

Kaxko Elkarteko lokalaren inaugurazioan adierazi zuten sarrera librea izango dela: «edonor gerturatu daiteke lokalera».

Atzo jende mordoa urbildu zen Kaxko Elkarteko lokalaren inauguraziora. 12:00etan hasi ziren trikitilariak plaza girotzen, eta Kaxko Elkarteko kideek hartu zuten hitza: «28 urteren ostean, lortu dugu lokal dezente bat. Aurreko lokala txikiegia zen, eta biltzeko zailtasunak genituen, orain, aldiz, lokal eder bat daukagu. Herritarrei helarazi nahiko genieke irekia dela eta edonor izango dela ongi etorria; beraz, gerturatu lasai asko Kaxko Elkarteko lokalera, beso zabalik hartu zaituztegu eta!».

Hitzen ostean, apaizak lokala bedeinkatu zuen, eta Kaxko Elkarteko kide batek zintaren mozketa egin zuen, lokala inauguratzeko. Segidan, denak sartu ziren lokalera, bertako janaz eta edanaz gozatu eta jai giroan jarraitzera.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!