Doberak antolatutako udaleku ibiltarietan izena emateko aukera, irekita

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 24a, 00:00

Izenematea dobera.eus webgunean egin behar da, eta maiatzaren 12ra arte egongo da horretarako aukera.

Udaberrian sartuta, uda programatzen hasi dira dagoeneko zenbait elkarte, eta horietako bat da Dobera Euskara Elkartea. Aurtengo udarako ere, udaleku ibiltariak antolatu ditu, eta bi txandatan banatuko dira: Udaleku ibiltari haundiak alde batetik; eta bestetik, txikiak.

Haundien txanda, 2008 eta 2010 urte bitartean jaiotako gazteek osatuko dute. Debagoiena aldera joango dira, 3an hasi eta 14ra arte. Guztira 265 euroko prezioa du haundien txandak, eta Doberako bazkideentzat, berriz, 225 euroko prezioa du. 

Txikien txanda, aldiz, 2011 eta 2013 urte bitartean jaiotakoek osatuko dute, eta gaztetxoak Goierrin ibiliko dira. Uztailaren 24tik 28ra bitartean. Prezioa 185 eurokoa da eta Doberako bazkideentzat 155 eurokoa.

Jarduera ugariz gozatzeko aukera izango dute bi txandatan, esaterako: ur ekintzak, abentura kirolak, txangoak, mendi ibilbideak, jolasak...

Dagoeneko irekita dago Doberak antolatutako udaleku ibiltarietan izena emateko aukera, eta dobera.eus webgunean egin daiteke. Maiatzaren 12ra arte egongo da udalekuetan apuntatzeko aukera, eta Doberak lehenbailehen izena emateko gomendatu die herritarrei: «plazak mugatuak dira eta!». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!