Santa Barbarako mus txapelketan, izenematea

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 00:00

Apirilaren 17an hasiko da txapelketa, eta hilaren 4ra arte eman daiteke izena, elkartean bertan. 20 euro dira bikoteko.

Mus txapelketa antolatu du Santa Barbara elkarteak, beste urte batez; eta zabalik dago izena emateko epea, parte hartu nahi duten bazkide guztientzat. Apirilaren 4ra arte apuntatu daiteke, elkartean zintzilik jarri duten zerrendan. 20 euro izango dira bikoteko.

Apirilaren 17an hasiko da txapelketa, eta aurreratu dutenez, sari politak izango dira aurten ere: irabazleentzat, txapela, bi sagardo kaxa eta bi gazta; bigarren sailkatutakoentzat, bi sagardo kaxa eta bi ardo lote; eta hirugarrenentzat, bi sagardo kaxa.

Elkarteko bazkide guztiei luzatu diete gonbitea Santa Barbaratik, «txapelketan parte hartu eta sortzen den giro ederraz gozatu dezaten».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!