Lekuko bila, motorista hernaniarraren istripuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 00:00

Moto istripuan hil zen ostiralean, GI-20 errepidean. Lekuko bila dabil Donostiako Udaltzaingoa.

Moto istripuan hil zen Gorka Alzaga Aizpuru hernaniarra, aurreko ostiralean, Donostian. GI-20 errepidean izan zen, Herreratik Irunera, Garberako errotondatik gertu; zehazki, errepidea bitan banatzen den tokian, Irunera edo Garberara joateko. Arratsaldeko 20:15ak aldera gertatu zen ezbeharra.

Gertatutakoa argitu nahian dabil Donostiako Udaltzaingoa, eta deia zabaldu du, istripuaren lekukoen bila, informazio edo xehetasun gehiago biltzeko. Horregatik, baliagarria izan daitekeen edozer dakienari, eskatu diote telefonoz deitu dezala, honako zenbaki hauetako batera: 943 48 13 31 edo 943 48 13 00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!