Lur Ocon hernaniarra, Espainiako Kros Txapelketan, 16 urtez azpikoetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 00:00
Lur Ocon Arreitunandia (erdian), Espainiako Txapelketan, Iruñean.

Euskadiko selekzioak hautatuta, Iruñean aritu zen Ocon, joan den igandean. 69garren izan zen, 5.000 metroko proba 18:23 denboran osatuta.

Neguko denboraldi bikainari errematea jarri zion Lur Ocon Arreitunandia hernaniarrak, aurreko igandean. Izan ere, Espainiako Kros Txapelketan hartu zuen parte, Iruñean, 16 urtez azpikoetan. Euskadiko Atletismo Federazioak hautatuta, selekzioarekin aritu zen hernaniarra.

Estatu osoko 102 korrikalarik hartu zuten parte, 16 urtez azpiko mutilen proban; eta 5.000 metroko ibilbidea osatu zuten. Maila ederrean aritu zen Ocon, eta proba 18:23 denboran osatuta, 69garren bukatu zuen.

Neguko denboraldi honetan, makina bat ohorezko postu pilatu ditu atleta hernaniarrak; krosean ez ezik, baita pista estalian ere. Irungo Krosean hirugarren sailkatu zen azaroan, eta otsailean postu bera lortu zuen pista estaliko Gipuzkoako Txapelketan, 1.000 metroko proban, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!