Saioak auzoetan, argindarraren eta gasaren fakturak ulertzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 00:00

Datozen asteotan zehar, informazio saioak eskainiko ditu Hernaniko Energia Bulegoak, herriko auzoetan, gasaren eta argindarraren fakturak ulertzeko, eta merketzeko aukerak ikusteko. Gaur bertan egingo dute aurrenekoa, Karabelen: arratsaldeko 19:00etan, Belkara Auzo Elkartearen lokalean (Oleta kalea, 23). Martxoaren 28an izango da bigarrena, Lizeagako auzotarrentzat: arratsaldeko 19:00etan, Gibelalde Auzo Elkartearen lokalean (Larramendi kalea, 11). Herritarrei gomendatu diete etxetik fakturak eramatea, saioan aztertzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!