Hitzaldia gaur Iturolan, Erdiz Bizirik ekimenaz

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 23a, 00:00

Argazkia: erran.eus

Sagarreta Natur Taldeak gonbidatuta, hitzaldia eskainiko dute Erdiz Bizirik ekimeneko kideek, gaur arratsaldeko 19:00etan Iturola Elkarlan Sorgunean. Baztango herri lurren defentsarako mugimendua da, Magnesitas de Navarrak lur komunaletan egin nahi duen harrobiaren kontrakoa. Apirilaren 22rako, manifestazioa deitu dute Iruñean, Landa eremuaren defentsan lelopean; eta horretarako indarrak batzen ari dira herriz herri. Hernaniarrek bere ekimena ezagutu dezaten gonbidatu ditu Sagarretak, «aliantza solidarioak eraikitzeko». Martxoaren 31n, berriz, Goizuetako udaletxeko ganbaran eskainiko dute hitzaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!