Bihar inauguratuko du lokala, Kaxko elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 22a, 00:00

Egoitza berria izango du auzo elkarteak, Plazan; eta eguerdiko 12:00etan egingo du aurkezpen irekia.

Lokal berria izango du Kaxko elkarteak, aurrerantzean, Plazako 12garren zenbakian. Eta bihar aurkeztuko diete herritarrei, eguerdiko 12:00etan egingo duten inaugurazio ekitaldian. Zinta moztuko dute, egoitza berriko jardunari hasiera emateko; eta luntxa ere izango da. Ekitaldi irekia izango da, eta Kaxkoko bizilagunak eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!