Laster hasiko da Tilos 7 Pasa, eta apirilaren 2ra arte eman daiteke izena

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 22a, 00:00
Ainhoa Urien, iazko nesken txapelketako finalean, zazpiko marratik atzera.

Apiriletik ekainera jokatuko dute pala txapelketa, Tilosetan. Apuntatzeko, idatzi edo deitu: 697 110 924.

Bueltan da, beste urte batez, Tilos 7 Pasa pala txapelketa herrikoia. Apiriletik ekainera bitarte jokatuko dute, eta pala partiduek hartuko dute Tilosetako frontoia, ia arratsaldero.

Ohi bezala, lau kategoria izango dira: herrikoia, neskena, lehenengo mailakoa eta bigarren mailakoa. Eta parte hartu nahi duenak, aste eta erdi dauka izena emateko, apirilaren 2ra arte baitago epea. Horretarako, ondorengo telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da: 697 110 924. 50 euro dira bikoteko, eta txapelketako kamixeta jasoko du opari partehartzaile bakoitzak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!