Izenematea gaur arte, bi etxebizitza loteetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 00:00

42 etxebizitza esleituko dituzte, Santa Barbaran eta Floridan: babes ofizialekoak 25 eta tasatuak 17.

Gaur bukatuko da epea, Hernanin esleituko diren 42 etxebizitzaren zozketan parte hartzeko, Santa Barbaran eta Floridan. Babes ofizialekoak dira horietatik 25 etxebizitza (Santa Barbaran 19 eta Floridan sei), eta tasatuak gainerako 17ak (Santa Barbaran 10 eta Floridan zazpi).

Parte hartzeko, telematikoki edo aurrez aurre aurkeztu daite­ke izena emateko eskabidea, dokumentazioarekin ba­tera: Hernaniko udaletxeko He­rri­tarren Ha­rrera Zerbitzuan, edo Sukia Eraikuntzak SLren bulegoetan (Lugaritz pasealekua 21, Sukia eraikina, Donostia). Zozketan, le­hen­tasuna izango dute ohiko bizi­lekua Hernanin dutenek, eta azken bi urteetan etenik gabe edo azken 10 urteetan bost urtez bertan erroldatuta egon direnek. Lehentasun hurrenkeran, hurrengoak dira azken 10 urteetan Hernanin lan egin dutenek.

Informazio guztia eskuraga­rri dago Hernaniko Udalaren web orriko (hernani.eus) Iragarki Tau­lan, etxebizitza esleipenetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!