Berdinketa lortu zuen Hernanik, Bergaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 00:00
27na amaitu zen partidua.

Lehia estua izan zen Bergarako Labegarietako kiroldegian, eta 27-27 amaitu zen partidua. 

Lehia estua espero zen Bergarako Labegarietako kiroldegian, eta aurreikuspenak guztiz bete ziren Erreka Bergararen eta Hernaniren arteko partiduan. Gogor sartu ziren hasieratik hernaniarrak, eta jokaldi txukunak osatu zituzten, nahiz eta ez zuten lortu berdinketa apurtzea. Partidua ez zen inongo momentuan hautsi, eta ohikoa ez izan arren, 27-27 amaitu zen norgehiagoka. 

Jubenil mailan, etxean irabaztea lortu zuten neskek, 22-17, Legazpiren kontra. Mutilen taldeak ere etxean jokatu zuen, ostiralean, eta ezin izan zuten garaipena eskuratu. Eibarrek partidu hobea egin zuen, eta 26-31 amaitu zen partidua, armaginen alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!