Porrotak jaso dituzte asteburuan, Euskal Ligako bi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 00:00
Sestaoren aurka jokatu zuen larunbatean, Hernanik.

1-3 galdu zuten Euskal Ligako neskek, eta mutilek, aldiz, 0-3.

Euskal Ligako bi taldeek porrota jaso zuen asteburuan, etxean jokatutako partiduetan. Larunbatean, neskek Sestao hartu zuten kiroldegian, eta lehenengo jokaldietatik gailendu ziren bizkaitarrak. Bigarren jokoan, aldiz, hernaniarrak izan ziren ziren nagusi 25-23. Hirugarren eta laugarren jokoetan Hernanik ezin izan zuen Sestao garaitu, eta 1-3 amaitu zen norgehiagoka.

Igandean, berriz, Hernaniko mutilek Jatorkideren bisita izan zuten eta indarrarekin borrokatu bazuten ere, azken puntu erabakigarrietan ezin izan zituzten arabarrak garaitu. Honela joan ziren jokaldiak: 21-25, 20-25 eta 21-25.

Aurkaria ez zen erraza, eta espero zen modura, taldean jokalari gazteak sartzeak bere eragina du jokaldietan. Beraz, 0-3 amaitu zen partidua, Hernanik porrota jasota.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!