Hiru egunez antzerkiak, bihartik hasita

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 00:00

Arratsaldeko 19:30etan emango zaie hasiera antzerkiei, Biterin. Bihar 'Sagastitarrak' izango da oholtza gainean.

Bihar emango zaio hasiera antzerki zikloari, 'Sagastitarrak' antzezlanarekin, arratsaldeko 19:30etan. Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri igoko dira oholtza gainera, eta goi burgesiako familia baten istorioez eta bideko oztopoez jardungo dute. Izan ere, alabarekin ez da giro. Anek, giza ekintzaile feministak, lehen abizena aldatzea erabaki du, amaren abizenaren alde eginez: «Patriarkatuarekin ez dugu amaituko mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean», dio.

Etzi, berriz, 'Fake. Trampantojo' oholtzaratuko dute, Maribel Salasek, Gorka Mínguezek, Gemma Martínezek, Lorea Intxaustik eta Albar Cirardak; eta gaztelaniaz izango da. Azkenik, antzerki zikloari amaiera emango dio 'Ez naiz inoiz Dublinen egon' obrak; eta ondorengo aktoreak ikusiko ditugu oholtzan: Iñigo Aranburu, Iñigo Azpitarte, Mireia Gabilondo, eta Aitziber Garmendia. Laukotea, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratz batean murgilduko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!