Martxoko azken bi asteetarako ekintza mordoa, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 00:00

Argazki lehiaketa ere antolatu dute eta argazkiak aurkezteko azken eguna, martxoaren 24a izango da. Martxoaren 31ra arte edukiko dute bozka emateko aukera.

Udaberriarekin batera, Gaztelekuak sekulako ekintzak prestatu ditu. Bihartik ostiralera arte, udaberriko puzzlea egiteko aukera eskainiko dute Gaztelekuan. Udaberriko puzzleaz gain, Gaztelekuak argazki lehiaketa antolatu du, eta parte hartzeko aukera dago martxoaren 24ra arte. Argazki lehiaketarako gaia 'udaberria' da, eta hgaztelekua@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira. Behin argazkia bidaltzeko epea amaitzean, aste bat izango dute gazteek, argazki gustukoena bozkatzeko, eta bozketa epea martxoaren 31n amaituko da. Sari banaketa, berriz, apirilaren 2an izango da.

Horrez gain, asteburu honetarako ere ekintzak prestatu dituzte; larunbatean futbolin partidua jokatuko dute, eta igandean, 'Her' pelikula proiektatuko dute, Gaztelekuan bertan. Datorren astean, badmintonean jolastuko dute, eta eskulanetan aritzeko tartea ere izango dute herriko gazteek. Apirilaren 1erako Costa Jumpera irteera antolatu dute, eta Gaztelekuak azaldu du dagoeneko irekita dagoela izenematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!