Zuzendaritza postua bitarteko bidez betetzeko hautaketa prozesua, martxan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 00:00

Izena emateko aukera martxoren 29ra arte egongo da, eta hautaketa prozesua oposizioa-lehiaketa bidez egingo dute.

Beterri Buruntza Mankomunitateak abian jarri du zuzendaritza postua bitarteko bidez betetzeko hautaketa prozesua. Oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira eta mankomunitatearen web orrian ere kontsultatu daitezke.

Dagoeneko izena eman daiteke, eta horretarako aukera dago martxoaren 29ra arte, elektronikoki mankomunitatearen webgunean sartuta; mankomunitatearen erregistro orokorrean; eta baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako administrazio publikoen erregistroetan ere.

Hautaketa sistemari dagokionez, oposizio-lehiaketa bidezkoa izango da: «Oposizio- eta lehiaketa-sistemak bata bestearen ondoren egingo dira, hautagaien gaitasuna zehazteko eta haien arteko lehentasun ordena finkatzeko. Gainditu duten eta izendatu ez diren hautagaien zerrendarekin enplegu-poltsa bat osatuko da, eta mankomunitatearen egituraren barruan antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko erabiliko da».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!