Gaurtik eman daiteke izena zoru pelbikoa ezagutzeko eta lantzeko ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 20a, 00:00
Interesa duen edozein emakumek hartu dezake parte ikastaro hauetan.

Guztira 10 saioko bi ikastaro eskainiko dira, doan, emakumeei zuzenduta. Kiroldegian izango dira ikastaroak, apiriletik ekainera bitartean.

Zoru pelbikoa ezagutu eta lantzeko ikastaroa eskainiko du Ane Lopez de Arregui fisioterapeuta hernaniarrak, apiriletik ekainera bitartean, Hernaniko kiroldegian. Hamar saioko bi ikastaro eskainiko ditu, doan, emakumeei zuzenduta. Izena eman daiteke gaurtik, eta 31ra arte egongo da horretarako aukera. Bi modutara eman daiteke izena:https://web.hernani.eus/kirola/CursiBusqueda.aspx?idioma=EU estekan sartuta, edota kiroldegiko bulegora bertaratuta.

Tailerraren helburuak zeintzuk diren ere azaldu ditu fisioterapeuta hernaniarrak: «pelbiseko beheraldiari eusten dioten muskuluen multzoari deitzen zaio zoru pelbikoa. Eta muskuluak ahultzen joan daitezke emakumeengan, kausa eta faktore ezberdinek eragina. Horregatik, muskulazio guztia prestatzea izango da eskainiko ditugun saio hauen xede nagusia».

Horrez gain, emakumeen bizi kalitatea hobetzeko hain garrantzitsua den eta orain arte gutxi aztertu den gai honen inguruko ezagutza eta informazioa ere eskainiko du ikastaroan. Beraz, interesa duten emakume orok hartu dezake parte ikastaro honetan. 

Lehenengo saioa apirilaren 17an izango da, eta azkena, ekainaren 19an. Lehenengo eta azken saioak astelehenetan izango dira, eta gainontzeko saio guztiak, aldiz, ostiraletan gauzatuko dira. Guztira ordu t' erdiko saioak izango dira.

 
Talde bakoitzean 14 emakume, gehienez

Bi taldetan eskainiko dute ikastaroa, eta talde bakoitzean 14 emakumek izango dute parte hartzeko aukera. Lehenengo taldeak arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara izango du ikastaroa; eta bigarrenak, ordea, 18:00etatik 19:30etara. Talde bakoitza gutxienez 8 emakumek osatu beharko dute. Ondorengo egunetan izango dira tailerrak: apirilak 21 eta 28; maiatzak 5, 12, 19 eta 26; eta ekainak 9, 16 eta 22. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!