Mondragon Unibertsitsateak ingeniaritza proiektu onenak aukeratu zituen, Oronan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 19a, 00:00
Lehenengo saria irabazi zuten ikasleak.

Lehenengo saria 1.000 euroz hornitua zen, Oronak babestuta. Ikasturteko lehen hiletan garatutako proiektu guztietatik onenak jarri zituzten ikusgai, Orona Ideoko jardunaldian.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza-graduetako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailetako 146 ikaslek 26 proiektu jarri zituzten ikusgai Oronan martxoaren 14an, «ikasturteko lehen hiletan garatutako proiektu guztietatik onenak. Benetako arazoak ebaztean oinarritutako PBL (Project Based Learning) metodologia erabilita garatutako lanak dira». Izan ere, Mondragon Unibertsitateak aitortu du 15 urte baino gehiago daramazkila metodologia hori erabiltzen. Talde guztiak lehiatu ziren PBLDAY jardunaldiaren aurtengo edizioan: lau sarietako bat irabazteko helburuarekin hain zuzen ere: «lehenengo saria 1.000 euroz hornituta (Oronak babestua); ekintzailetzako accesit bat, 300 euroz hornitua; 200 euroko saria hirugarren finalistarentzat; eta 100 euroko saria laugarrenarentzat. Unibertsitate ingeniaritzako 500 ikasle baino gehiago eta batxilergoko ikastetxeetako beste zenbait ikasle bildu ziren Oronan egindako jardunaldian. Aurreneko saritua, industria antolakuntzako ingeniaritzako lehenengo mailako ikasleak izan ziren, ondorengo proiektuarekin: «Haize-sorgailu merke bat diseinatu eta eraikitzea, etxeetako terrazetan edo teilatuetan instalatzeko, energia zinetikoa etxeetan erabil daitekeen energia elektriko bihurtzeko. Proiektuak adierazle ezberdinak neurtu ahal izateko bi software garatu ditu, neurtu ditzakeen parametroak dira etxeko aparatuak martxan jartzeko beharrezkoa den haizea, etxeko aparatu bakoitzaren kontsumoa eta zein ordutan erabiltzen den, tenperatura termikoak ekar dezakeen aurrezpena, etabar». Bigarren finalistak ingeniaritza mekanikoko bigarren mailako ikasleak izan ziren, ondorengo proiektuarekin: «Ohiko balaztek sistema hidrauliko baten bitartez funtzionatzen dute eta mekanikako 2. mailako ikasleek diseinatu eta fabrikatutako soluzioa, balazta elektroniko bat izan da. Erabiltzaileek erabilera berdina izan dezaten, erronka da balazta elektronikoa aktibatzeko ere, pedala sakatu behar izatea. Horretarako, taldeak simulator feel sistema bat garatu du». Guztira lau talde izan ziren finalistak, eta pozez hartu zituzten sariak, Orona Ideon egin zen jardunaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!