'Erdiz bizirik' plataformak hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean, Iturolan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 19a, 00:00
Lurren defentsa dute aldarri 'Erdiz Bizirik'-ek. Argazkia: Erdiz bizirik.

Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera hitzaldiari eta Goizuetan ere eskainiko dute, martxoaren 31n.

'Erdiz Bizirik' plataforma Baztango herri lurren defentsarako mugimendua da, Magnesitas de Navarrak egin nahi duen harrobi-meategiaren aurkakoa, hain zuzen. Hala, Hernaniko Sagarreta Natur Taldeak Baztango plataforma gonbidatu du Hernanira, eta datorren ostegunean hitzaldia eskainiko dute. Arratsaldeko 19:00etan emango zaio hasiera hitzaldiari, Iturolan eta 'Erdiz Bizirik' plataformak gauzatzen dituen ekimenen berri emango dute, besteak beste.

Goizuetan ere eskainiko dute hitzaldia, hilaren 31n, Goizuetako udaletxeko ganbaran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!