Argigrama tailerra egingo dute Portun

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 17a, 00:00

Zazpi urtetik aurrerako haurrentzat prestatutako tailerra da, eta gertuko materialekin egingo dute lan.

Argigrama tailerra egingo dute gaur, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, Portu auzoan. Bertan, irudimenari ateak zabalduta, zazpi urtetik gorako haurrek argazki kamerarik gabe sortutako argazkiak egiteko aukera izango dute: «Inguruan ditugun materialak jasoko ditugu. Material hori, argia, errebelatzeko likidoak eta argazki papera erabilita, bat-bateko irudiak sortuko ditugu, zoria eta irudimenarekin jolastuz, gertatzen denaren aurrean erreakzionatuz». 

 

Sendabelar tailerra, apirilean

Portu Auzo Elkarteak martxan jarraituko du datozen hilabeteetan ere. Beste tailer bat antolatu du apirilaren 22rako, sendabelarrei buruzko jakintza garatzeko. Belar bilketa eta haurren tailerra egingo dute lehenengo, eta ukenduen tailerrarekin emango diote jarraipena saioari. Tailer guztietako parte hartzaile kopurua mugatua izango da, eta izena Portu Auzo Elkarteko lokalean eman daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!