Eskola Kirolako haurren topaketak, bihar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 17a, 00:00

Ur kirolak egin zituzten otsaileko topaketan.

Bizikleta txangoa egingo dute benjaminek, eta saskibaloi saioa alebinek. 09:30etan hasiko dira bi topaketak. 

Eskola Kirolan dabiltzan haurren topaketak izango dira bihar. Adinen arabera kirol ezberdinetan arituko dira haurrak; benjaminek bizikleta txangoa egingo dute, Karabel auzoko Oleta plazatik abiatuta (kaskoa eramatea derrigorrezkoa da). Alebinek, aldiz, Hernaniko Udal Kiroldegian dute hitzordua, saskibaloia izango baita topaketaren oinarria. Ordutegiari dagokionez, goizean zehar egingo dira bi topaketak, 09:30etan hasita. 

Beste hiru topaketa denboraldia amaitu bitartean

2022-2023 denboraldia bukatzeko hiru topaketa gehiago izango dituzte Eskola Kirolako haurrek. Apirilaren 22an triatloia egingo dute herriko kaleetan zehar, maiatzaren 6ean zirkoarekin eta arraunarekin erlazionatutako ekintzak egingo dituzte, eta maiatzaren 27an mendi irteera batekin itxiko dute topaketen zikloa, Ereñotzu inguruak bisitatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!