Ostiralero bezala, hitzordua jarri dute Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek gaurko, presoen eskubideak aldarrikatzeko. Oraingoan, Zinkoeneako errotondan egingo dute kontzentrazioa, arratsaldeko 19:00etan hasita. Bat egiteko deia luzatu diete herritarrei.