Hilaren 24an egingo dute Goiz Eguzkiko Ohiko Batzar Nagusia

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 17a, 00:00

Urtero bezala, Goiz Eguzkiko bazkideentzako deialdia luzatu du Zuzendaritza Batzordeak. Martxoaren 24an egingo dute Batzar Nagusia, arratsaldeko 16:30etan. Bertan, besteak beste, 2023ko aurrekontua eta jarduera plana aurkeztuko dute, eta Zuzendaritza Batzorde berriko kideak hautatuko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!