Festa giroan bihartik, Zikuñagako Ama ermita

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 16a, 00:00

Bihar arratsaldeko 19:30etatik aurrera dokumentala proiektatuko dute. 

Zikuñagako Ama ermitaren urteurrena ospatzeko, bi eguneko egitaraua prestatu dute. Bihar, dokumentala ikusiko dute bertaratzen direnek, eguraldia lagun dutelarik; eta martxoaren 25ean, berriz, erromeria eta meza izango dira.

Bihar, inaugurazio egunari buruzko bideo dokumentala ikusteko aukera izango dute, Parrokiko aretoan. Mikel Aristregiren lana da, eta 19:30etatik aurrera hasiko da proiekzioa. 

Hurrengo asteburuan jarraipena izango du Zikuñagako Ama ermitako urteurrenak. Izan ere, martxoaren 25ean meza eta erromeria izango dira, ermitan bertan, 17:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!