Berdintasunari buruz, gaurko eta biharko topaketa presentzialetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 15a, 00:00

Topaketak goizeko 10:00etatik aurrera izango dira, modu presentzialean.

Hernaniko Udala MEET Trantsiziorako Herrien arteko Europako topaketetan parte hartzen ari da. Iazko irailean abiatu ziren topaketak, Portugalen, eta hauek jarraipena izan dute. Izan ere, ordutik hona, Frantziak eta Italiak hartu dute proiektuaren zenbait saio antolatzeko ardura, eta martxoan heldu zitzaion Hernaniri txanda. Herrira etorriko dira Europako beste herrialdeetako ordezkariak, eta herritar guztientzako irekiak dira topaketa horiek. Bi modalitatetan bereiztu dituzte: aurreneko topaketak telematikoak izan dira, martxoaren 2an eta 3an egin ziren; eta bigarren topaketa presentziala izango da, gaur eta bihar egingo dena. Hala, Hernaniko Udalak «berdintasunean, kulturartekotasunean eta tokiko burujabetzen eremuan garatutako politikak eta egitasmoak ezagutzeko aukera emango du, gainerako udalerrietan egindakoa partekatuz eta talde gogoetak eta ikaspenak landuz». Gaurko eta biharko topaketak goizeko 09:30etatik 18:00etara bitartean egingo dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!