1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzeko, pentsiodunak bost eguneko baraualdian

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 15a, 00:00
Borrokan jarraituko dutela adierazi dute pentsiodunek.

Bilboko Fernandez del Campo kaleko areto batean ari dira itxialdia egiten eta tartean daude zenbait hernaniar.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bost urte baino gehiago daramazki 14 ordainsaritan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko aldarriak egiten. Eta martxoaren 13an, mugimenduko 30 kidek, tartean bada hernaniarrik ere, bost eguneko baraualdia hasi dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Bilboko Fernando del Campo kaleko areto batean ari dira itxialdia egiten eta protesta ugari antolatu dituzte, aste osorako. Aldarri nagusia larunbatean egingo dute: Bilboko erdialdeko kaleak hartuko dituzte pentsiodunek, manifestazio batean.

Pentsiodunek pentsioak murrizten ari direla salatu dute: «lan bizitza oso baten ondoren, erreforma gisa ikusten ari gara, erreforma baten eta bestearen ondoren, gure pentsioak murrizten ari direla, eta, beraz, gero eta zailagoa da bizi-maila duina bermatzea. Bereziki batez besteko pentsioak gizonena baino %37 txikiagoak dituzten emakume erretiratuentzat». 

Horrez gain, oligopolio finantzarioak ekarri dituzte gogora: «energia eta elikagaiak bezalako oinarrizko baliabideen prezioen igoera oligopolio finantzarioen eta energiaren onurak haunditzeko erabiltzen ari diren une hauetan, pertsonek eta bereziki, adinekoek eta pentsiondunek, gure bizi-baldintzak okertzen dituzte».

Amaitzeko, pentsiodunek 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzeko borrokan jarraituko dutela adierazi du ozen, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak: «politika publikoen bidez aberatsak gero eta aberatsagoak dira gehiengo sozialaren kontura: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa orain!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!