Martxan da Gaztelekuko argazki lehiaketa, hilaren 24ra arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Gaur jarri da martxan, Hernaniko Gaztelekuaren eskutik, argazki lehiaketa. Udaberria jarri dute gaitzat, eta sormenari bidea zabaldu beharko dio argazkilari bakoitzak. Hamar eguneko tartea izango dute parte-hartzaileek argazkiak bidaltzeko, eta hgaztelekua@gmail.com helbidera helarazi beharko dituzte. Argazki onenak bozkatzeko aukera egongo da martxoaren 25etik 31ra, eta saria apirilaren 2an emango dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!