Bihar iritsiko da Laburbira Biterira, euskerazko zazpi film laburrekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da saioa. Argazkia: Asko falta da?

Euskerazko film laburren zirkuitoaren XX. edizioa da. 19:00etan hasiko dira proiekzioak. 

Hernanira iristear da, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Laburbiraren XX. edizioa. Euskerazko film laburren zirkuitoak zazpi lan ekarriko ditu Biteri Kultur Etxeko aretora, eta mota guztietako film laburrez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. 

Hauek izango dira bihar ikusi ahal izango diren filmak: Muskil (Marina Perosanz), Olatuen isiltasuna (Maria Bartolome, Eric Campos eta Fernando Martin), Irrits (Maider Oleaga), Hitzak (Josu Martinez), Asko falta da? (Ane Cuesta) eta Koadro goriari heldu (Iulen Arana).

Bi helburu nagusi bete nahi izan ditu Laburbirak filmak aukeratzeko irizpideekin; lehenik, euskerazko sortzaileek egindako lana ezagutaraztea eta zabaltzea; eta, bigarrenik, herritarrei Euskal Herrian eta euskeraz sortutako lanak ikusteko aukera ahalbidetzea.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da ikuskizuna, Biteri Kultur Etxeko aretoan, eta jarraian proiektatuko dituzte zazpi film laburrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!