Partidua hasi berritan lesioa, Aritz Zubirik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Aritz Zubiri, aurreko partidu batean. Argazkia: Maialen Andres

Belaunean hartu zuen min goizuetarrak, 3-4 zijoazela; eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu, Berria Txapelketan.

Ezin aldrebesagoa izan da asteburua Berria Txapelketan. Torneoko bi partidu ziren jokatzekoak larunbatean, Galarretan; eta zazpi tanto besterik ez ziren izan azkenean. Aurrenekoan, markagailuan 3-4 zirela, belaunean min hartu zuen Aritz Zubiri goizuetarrak, eta ezin izan zuen jokatzen jarraitu. Hori horrela, Zaldua IIri eta Odeiri eman zieten garaipena (3-35), Zubiriren eta Irazuren kontra.

Torneoko beste partidua, aldiz, hasi ere ez zuten egin. Gurrutxagak eta Zalduak jokatu behar zuten, Urrutia IIren eta Oier Apezetxea goizuetarrak. Baina partiduaren aurretik hartu zuen min Urrutiak, eta beraz, Gurrutxagari eta Zalduari eman zieten garaipena (35-0).

Horren ordez, beste partidu bat jokatu zuten, larunbateko jaialdia bukatzeko: Segurolak eta Azpirozek 35-34 menderatu zituzten Ansa II eta Zaldua, ezin lehia estuagoan. Eta oso lehiatua izan zen jaialdiko bigarrena ere, Urrizak eta Labakak jokatu zutena, Aldaberen eta Larrañagaren kontra. Partidu ederra jokatu zuten lau erremontistek, eta Urriza eta Labaka nagusitu ziren azkenean (40-38).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!