Alaitz Lete Gipuzkoako txapeldun, eta beste lau hernaniar podiumean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Andoni Naval eta Alaitz Lete, Gipuzkoako Txapelketako dominekin.

Bigarren izan ziren Andoni Naval, Jare Huegun eta Aiur Betelu, eta hirugarren Irati Ibeas, Errenterian.

Gipuzkoako Txapelketa jokatu dute Hernaniko judoka infantil eta kadeteek, joan den asteburuan, Errenteriako Agustina Otaola frontoian. Eta domina sorta ederrarekin bueltatu ziren.

Igandean lehiatu ziren kadeteak, eta txapeldun izan zen Alaitz Lete, 70 kilotik beherakoen kategorian. Andoni Naval, berriz, bigarren sailkatu zen 73 kilotik beherakoetan.

 

Bezperan aritu ziren infantilak, eta hiru judoka hernaniarrek lortu zuten podiumera igotzea. Txapeldunorde izan zen Jare Huegun, 52 kilotik beherakoetan; eta baita Aiur Betelu ere, 55 kilotik beherakoetan. Irati Ibeasek, berriz, hirugarren postua eskuratu zuen, 63 kilotik beherakoen kategorian.

Horrela, Euskadiko Txapelketan parte hartzeko sailkatu dira, Gipuzkoakoan podiumera igotzea lortu duten bost hernaniarrak. Apirilaren 1ean izango da Euskadiko Txapelketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!