Gaztediri irabazita, multzoko lehen postua ziurtatu zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 14a, 00:00

Landareko azken partiduan irabaztea lortu zuten trikoloreek.

Bi jardunaldiren faltan, matematikoki lehenengo postua ziurtatu dute trikoloreek. 

Ohorezko B mailako A multzoaren lidergoa matematikoki ziurtatzeko aukera zuen Hernanik, eta ez zuten hutsik egin. 38-20 nagusitu ziren trikoloreak, eta modu ezinhobean bukatu zuten Landareko azken partidua. Talde gasteiztarra zen Hernaniri lehenego postua kentzeko aukerak zituen bakarra, eta garaipen honekin bakarrik geratu dira hernaniarrak sailkapenaren goialdean. 

Postua erabakita duten arren, bi partidu geratzen zaizkie oraindik liga bukatzeko. Lehenengoa Universitario Bilbao taldearen aurka, apirilaren 2ko asteburuan; bigarrena, berriz, Urbibealdearen kontra izango da, apirilaren 16ko asteburuan. Bi norgehiagokak etxetik kanpo jokatuko dituzte. 
Landareko azken partiduan irabaztea lortu zuten trikoloreek.

Gupidarik gabe jarraitzen dute 18 eta 16 urtez azpikoek

Sekulako maila erakusten ari dira Hernaniko 18 eta 16 urtez azpiko taldeak. Getxoren kontra jokatu zuten bi taldeek, eta nagusitasun haundiarekin lortu zituzten garaipenak. 

18 urtez azpikoek 97-3 irabazi zioten talde bizkaitarrari, eta beste behin argi geratu zen ligako talde indartsuena dela. Lehenengo postuari erraz eusten diote trikoloreek, orain arte jokatutako 14 jardunalditan 14 garaipen eskuratuta. Elorrioren aurka jokatuko dute asteburuan. 

16 urtez azpikoak ere ez dira atzean geratzen. Tarte txikiagoagatik, baina 32-12 irabazi zioten Getxori. Denboraldi bikaina osatzen ari dira hernaniarrak; orain arte jokatutako 12 partiduetatik 11 garaipen eta porrot bakarra jaso dituzte. Atseden hartzeko tartea izango dute asteburu honetan, eta hilaren 25ean itzuliko dira lehiara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!