Aste honetan itxiko da kiroldegiko ur ekintzetan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 00:00

Asteazkenean eta ostegunean itxiko da kiroldegiko ur jardueretan izena emateko epea, ikasle ohientzat. Zozketa ostiralean egingo dute, eta egunean bertan argitaratuko dituzte zerrendak. Apuntatzeko bi aukera daude: Online https://labur.eus/GlZk4 bidez edota kiroldegiko bulegoan eta harreran. 

Ikasle berriei dagokienez, atzo itxi zen izen-ematea, gaur egingo da zozketa, eta bihar argitaratuko dituzte zerrendak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!