Azken txanpan sartu da Ahoz Aho jaialdia, eta ostiralean amaituko da

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 00:00

Bihar arratsaldean egingo dute azken aurreko saioa, eta ostiralean amaituko da jaialdia, Ahozkotasunaren Gala Nagusiarekin.

Azken astean sartu da dagoeneko Ahoz Aho, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Bi saio besterik ez dira geratzen, eta gaur izango da lehenengoa. Marta Alzate (Euskal Herria) eta Martha Escudero (Mexiko) arituko dira, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Antziolako Libgunean. Umeei zuzendutako saioa izango da; euskeraz eta gazteleraz garatutakoa.

Jaialdia ostiral honetan amaituko da, Ahozkotasunaren Gala Nagusiarekin. Familia giroan gozatzeko ekitaldia prestatu dute, arratsaldeko 18:00etan, Biteri Kultur Etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!