Eguraldia ez zen traba izan Kalez Kale Kantariko kideentzat. Txistularien laguntzaz, Hernaniko Kaxkoko kaleak abesti ezagunekin girotu zituzten larunbat goizean. Ohi bezala, bazkaltzeko tartea errespetatu, eta arratsaldean itzuli ziren kalera. Euriagatik Atsegindegin izan zen Jaiki Hadi taldearen erromeria, eta bertan jardun zuten, estalpean, elkarrekin dantzan. Giro ederra gailendu zen taldean, eta datorren deialdian itzuliko dira berriro, festa giroan, Hernaniko txoko eta kaleetara.