Fagus Alkiza Interpretazio Zentrora bisita, Mendiriz Mendik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 12a, 00:00

Mendiriz Mendik irteera antolatu du gaur Fagus Alkiza Interpretazio Zentrora, goizeko 09:00etan. Irteera honetan Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan sartuko dira, Alkizatik irtenda 'Itxuraingo bira' izeneko ibilbidea osatuta. Zailtasun berezirik gabeko irteera izango da, eta mendiko material arrunta besterik ez da eraman behar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!