Martxan da saharar haurrak harreran hartzeko aurtengo Oporrak Bakean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 11a, 00:00

Apirilak 28ra arte izena eman daiteke eta helburu nagusia 300 haur saharar ekartzea da erronka Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian.

Uda bateko besarkada lelopean eman diote hasiera 2023ko Oporrak Bakean programari. Beraz, martxan da saharar haurrak harreran hartzeko programa. Apirilaren 28ra arte eman daiteke izena. Hernaniko Udala udaran bi hilabetez etxean haur bat hartzeko familia bila dabil. Aurten, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoara 300 saharar haur ekartzea da aurtengo erronka nagusia.

Oporrak Bakean egitasmoko arduradunek diotenez, «berriro elkartuko gara, besarkatuko gara, dibertituko gara, medikutara joango gara, ongi elikatuko gara... Ahalik eta haur gehienek uda gurean pasa dezaten, harrera familien bila gabiltza. Bi hilabetez etxean beste kide bat gehiago izan nahi duten pertsonen bila gabiltza. Saharar herriarekin elkartasuna duten familien bila gabiltza. Mahaian beste plater bat gehiago jartzeko prest dauden pertsonen bila gabiltza. Uda ezberdin bat pasa nahi duten familien bila gabiltza».

Programan parte hartzeko edota informazio gehiagorako zabalik daukate euren webgune ofiziala, www.oporrakbakean.eus. Hernanin, berriz Kulturarteko Plaza Feministan, Florida 28, 943 33 70 17 telefono zenbakian edo lankidetza@hernani.eus webgunean jarri daitezke interesatuak kontaktuan. «Konpromezurik gabe informatuko zaitugu», diote arduradunek. 

 

Gatazkak bere horretan jarraitzen du

Pandemiaren erdian 2020ko azaroaren 13an Marokok su etenari amaiera eman zion, eta, ordutik, saharar soldaduak Lotsaren harresia babesten diraute. Eta ia bi urte eta erdi luzatu den gerra honek heriotzak ere ekarri ditu. Soldadu hauek Oporrak Bakean programan parte hartzen duten haurren aita, anai edo senideak dira, baina baita orain dela urte batzuk atzera gure herrietan harreran egondako haurrak ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!