Gaur bertan izan daiteke txapeldun, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 11a, 00:00

Hernani, La Unicaren kontrako partiduan, otsailean.

Ohorezko B Mailan, A multzoko lehenengo postua ziurtatu dezake, Gaztediren kontra, 16:00etan Landaren.

A multzoko txapeldun izan daiteke Hernani, gaur bertan, mutilen Ohorezko B Mailan. Gaztediren kontra jokatuko du Landaren, arratsaldeko 16:00etan hasita. Eta hain justu, talde gasteiztarra da, trikoloreei aurrea hartzeko aukera matematikoa daukan bakarra: 19 puntura dago, eta lau partidu geratzen zaizkionez, 20 puntu lortu ditzake gehienez ere.

Hortaz, gaurkoan hernaniarrek nahikoa dute berdinketa, A multzoko lehenengo postua ziurtatzeko, bigarren urtez segidan. Edonola ere, garaipenaren bila aterako dira trikoloreak, denboraldia bukatzeko falta zaizkien beste bi partiduetan bezalaxe: Uni Bilbaoren eta Uribealdearen zelaietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!