Uretako ikastaro eskaintza argitaratu du kiroldegiak eta izena eman daiteke

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 10a, 00:00

Igerilekuan izango dira ikastaroak.

Apirilaren 1etik ekainaren 22ra izango dira eta ikasle berriek izena eman dezakete martxoaren 12ra arte eta ohiek martxoaren 15ean edo 16an.

Uda geroz eta gertuago dugu, eta horrekin, udako oporrak datoz. Hori dela eta, Hernaniko kiroldegiak datozen hiruhilabeteko (apirila-ekaina) uretan ikastaro eskaintza prestatu du, jarduera fisiko eta kirola sailaren eskutik. Izena emateak ireki ditu kiroldegiak. Gainera, adin guztietarako bazkide eta ez bazkideentzat prestatu dira ikastaroak.

Jarduera hauek apirilaren 1ean hasi eta ekainaren 22an amaituko dira. Adinaren arabera asteko bi edo hiru egunetan izango dira ikastaroak. Ur jardueretan izenematea pasa den martxoaren 1ean hasi zen ikasle berrientzat eta etzi, igandean amaituko da epea. Zozketa astelehenean egingo da eta zerrenda asteartean, martxoaren 14an argitaratuko da.

Ikasle ohien kasuan izenematea martxoaren 15ean eta 16an izango da; martxoaren 17an egingo da zozketa eta egun horretan bertan argitaratuko dira zerrendak. Jende kopuruaren arabera taldeak egingo dira. 

Apuntatzeko bi aukera daude: Online https://labur.eus/GlZk4 bidez edota kiroldegiko bulegoan eta harreran.

 

IKASTAROAK URETAN

HERNANI

HASTAPENA HELDUAK

08:00-08:50/19:50-20:40 astearteetan eta ostegunetan. 33,14 euro bazkideak/54,30 euro bazkide ez direnak.

HASTAPENA +65

10:30-11:20 astearteetan eta ostiraletan. 33,14 euro bazkideak/54,30 euro bazkide ez direnak.

3 URTE (2019)

17:15-17:55 astelehenetan.
17:15-17:55 ostegunetan.
09:30-10:10 larunbatetan. 31,54 euro/51,97 euro.

4 URTE (2018)

17:15-17:55 astearteetan.
17:15-17:55 ostiraletan.
09:30-10:10 larunbatean. 31,54 euro/51,97 euro.

5 URTE (2017)

17:15-18:00 astelehenetan.
18:10-18:55 ostegunean.
16,85 euro/27,71 euro.

6 URTE (2016)

17:15-18:00 astearteetan.
18:10-18:55 ostiraletan.
16,85 euro/27,71 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!