II. CDH kanpusa, Aste Santuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 9a, 00:00

Bi txanda izango dira aurtengo kanpusean, eta zabalik zago izen ematea 2011-2014 urteen artean jaiotako haurrentzat.

Aurten ere Aste Santuko kanpusa antolatu du CDHk. 2011 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrei zuzendutako kanpusa izango da, futbola ekintzen oinarri gisa erabiliko duena. Hala ere, askotariko ekintzak egin ahal izango dituzte, piragua, oztopo lasterketak, arku tiroa eta jolas kooperatiboak ere landuko direlako bi asteetan.

Aste Santuko oporretan egingo dute II. Kanpusa, eta bi txanda izango dira. Lehenengoa apirilaren 3tik 7ra, eta bigarrena pazko astean; apirilaren 10etik 14ra. Nahi duenak bi asteetan parte hartzeko aukera izango du. 

Klubean dabiltzan haurrek 99 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek, aldiz, 109 euro. Tarifa horren barruan joango da haurrei oparituko zaien toalla bat.

Dagoeneko zabalik dago izen ematea, eta bi modutara egin daiteke. Alde batetik https://forms.gle/4m5wgAxrufKEVFo9 estekaren bidez; eta, bestetik, 619 31 04 53 telefono zenbakira hitz egina edo deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!