Odola emateko aukera izango da gaur, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Bueltan dira, areto berri eta guzti, Hernaniko Odol Emaileak. Gaur bertan aukera izango da odola emateko, Hernaniko Anbulategian. Odola eman nahi dutenek goizean zehar eskatu beharko dute hitzordua 943 00 78 84 telefono zenbakira deituta, eta arratsaldeko 17:00etatik 20:40etara izango da tartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!