Kontzertua eskainiko dute bihar Goiz Eguzki abesbatzako emakumeek

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Martxoaren 8an egingo diren ekintzetako bat izango da Goiz Eguzki abesbatzako emakumeen kontzertua. Abesti berri batzuk ikasi dituzte egun horretarako, eta horien artean 'Agur Jaunak eta Andreak' abestia, ezaguna den 'Agur Jaunak' kantaren bertsio berria, berdintasuna eta laizismoa txertatuta. Goiz Eguzkin bertan eskainiko dute kontzertua, areto nagusian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!