Seigarren postuan Hernani, Ostadar garaitu ostean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Ostadarren aurka jokatu zuten mutilek.

3-0ko garaipen argia lortu zuten Hernaniko Euskal Ligako mutilek, etxeko partiduan.

Igande goizean Ostadarren bisita jaso zuten Euskal Ligako mutilek, eta Hernanik garaipen borobila lortu zuen: 0-3. Lehen unetik partiduaren kontrola hartu zuten mutilek, bai erasoan eta baita defentsan ere; aurreneko jokoa 25-9ko emaitzarekin irabazi zuten. 

Bigarren eta hirugarren jokoetan ere partiduak bide horretatik jarraitu zuen, etxekoak nagusi ziren jokoan: 25-14 eta 25-14 eginez joko bakoitzean.

Honela, 3-0ko garaipen argia lortu zuten Hernaniko Euskal Ligako mutilek. Garaipen honekin hernaniarrak 6garren postuan kokatzen dira 23 punturekin eta aurretik Sestao dute mutil hernaniarrek, 30 punturekin.

Gainontzeko taldeei dagokienez, nesken kadete mailako bi taldeek emaitza gazi-gozoak lortu zituzten: Hernani 1 eta Hernani 3 taldeak 3-2ko porrota jaso zuten Tolobolei eta Txingudi BHI taldeen aurka; eta Hernani 2 taldeak, berriz, 0-3ko garaipena lortu zuten Aldapeta Maria C taldearen aurka. Kadete mutilak, berriz, Bera Bera taldearen aurka lehiatu ziren, garaipen borobila lortuta: 0-3.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!