Hiru zilarrezko domina, Legazpin eta Euskadiko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 7a, 00:00

Alaitz Lete bigarren izan zen Euskadikoan, juniorretan.

Legazpiko II. Nazioarteko Judo txapelketa jokatu zen larunbatean Urbeltz Frontoian eta bertan, Jare Huegun eta Irati Ibeas txapeldunorde geratu ziren konpetizio bikaina osatu ondoren. Bestalde, igandean Erandion, Altzaga kiroldegian, Euskadiko txapelketa jokatu zen Junior mailan eta Alaitz Letek bigarren postua eskuratu zuen. Txapelketa bikainak osatu dituzte, guztira hiru zilarrezko domina eskuratuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!