Zikuñagako ermitaren aurreneko urteurrena ospatuko dute, hilaren 25ean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 4a, 00:00

Martxoaren 25ean ospatuko dute Zikuñagako ermitaren urteurrena.

Hernaniko parrokiak, sendotzeko sakramentua hartzeko kristau iniziazioa eskaintzen du  18 urtetik gorako gazte eta helduei, eta izena emateko aukera dago.

Joan den urtean inauguratu zuten Zikuñagako Ermita, martxoaren 26an zehazki; eta urte bete ondoren, aurten urteurrena ospatuko dute, martxoaren 25ean. Zenbait ekintza antolatu dituzte egun horretarako, eta Hernaniko parrokiarteak jakinarazi du eguna gerturatzen doan heinean emango duela egingo diren ekintza guztien berri. 

Horrez gain, Hernaniko parrokiarteak ermitako itsasontziari buruzko berriak eman ditu:  «San Joan parroki elizan ikasgai dago, duela hiru mendetik ona, boto edo promesa betez, ermitan zintzilik egon ohi zen itsasontzia, berriki zaharberrituta».

Sendotzean izenematea zabalik, 13ra arte

Sendotzeko sakramentua hartzeko kristau iniziazioa ere eskaintzen dutela jakinarazi du Hernani parrokiarteak: «18 urtetik gorako gazte eta helduei». Beraz, interesa duenak, parrokian bertan eman dezake izena, eta horretarako azkeneko eguna martxoaren 13a da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!