Trailerra trabatuta, Galarreta auzoko sarreran

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 3a, 19:34

Ondorioz, trafikoa oztopatuta dago. Une honetan, Hernaniko Udaltzaingoa eta Ertzaintza ari dira ezbeharra gertatutako eremuan lanean.

Duela minutu batzuk, trailer batek ezbeharra izan du 'Cuesta de la muerten'; eta ondorioz, trafikoa oztopatuta dago. Justu, Galarreta auzoaren sarreran izan da, 'Cuesta de la muerte'ren amaieran; kamioia trabatuta gelditu da 'tijera' moduan.

Une honetan, Hernaniko Udaltzaingoa eta Ertzaintza ari dira ezbeharra gertatutako eremuan lanean. Errepideko laguntza eskatu dute, oraindik kamioia trabatuta dagoelako. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!