Lehiara itzuliko dira gaur Euskal Ligako neskak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 3a, 00:00

17:00etan jokatuko dute, Bilbon.

Otsailaren 12an jokatu zuten azken aldiz Euskal Ligako neskek, eta gaur Uni Bilbaoren zelaian jokatuko dute. 

Ia hilabete beranduago, lehiara itzuliko dira gaur Hernaniko Euskal Ligako neskak. Arnasa hartzeko tartea izan dute azken asteetan, eta ligako aurkari gogor bat izango dute gaur aurrean: Uni Bilbao. Hernaniarrak ez daude batere bolada onean; azken bost jardunaldiak galdu dituzte, eta azken garaipena azaroaren 12an lortu zuten. Hala, zazpigarren postuan dago Hernani. 

Sailkapeneko hirugarren postuan dago Uni Bilbao, baina azkenaldian ez dira nahi bezain emaitza onak lortzen ari. Azken hiru jardunalditan ezin izan dute garaipenik lortu, eta kosta egin zaie puntuak pilatzea. 

Partidua Bilboko Rekalde ze­laian jokatuko da, gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. 

23 urtez azpikoek ere gaur jokatuko dute, Cisnerosen aurka. Liderraren etxea bisitatuko du Hernanik, orain arte ligako partidurik galdu ez duen talde bakarraren aurka lehiatzeko. Erronka zaila izango da trikoloreentzat, baina azken bi partiduetan lortutako garaipenek konfiantzaz bete dute taldea. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da norgehiagoka, Madrilgo Universidad Complutense zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!