EHko txapelketa irekiko azken jardunaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2023ko mar. 4a, 00:00

Deban jokatuko du Kerejetak.

Hernaniko hiru bikotek jokatuko dute gaur azken jardunaldia; batzuk Deban eta besteek Elorrion. 

Lau partidu jokatuko dituzte asteburu honetan Hernaniko palistek; horietatik hiru Euskal Herriko txapelketa irekiko azken jardunaldiko norgehiagokak izango dira. Bigarren mailari dagokionez, Maciciorrek eta Kerejetak Iruleak A bikotearen aurka jokatuko dute, eta Tolaretxipik eta Minerrek Iruleak B bikotearen aurka. Deban jokatuko dira bi partiduak. 

Hirugarren mailan, aldiz, Olveirak eta Iribarrek Gure Pilotaren aurka jokatuko dute, Elorrion.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!