Ahoko inplantologiaren alorrean aurrerapen nabarmenak egin dira, ez bakarrik materialen atalean, baita tekniketan eta aparatologian ere. Hortz bat edo gehiago ez izateak arazo larriak ekar ditzake murtxikatzerakoan eta hitz egiterako garaian. Eta, jakina, gaur egun estetikak duen garrantziarekin, pertsonaren autoestimuan eragina izan dezakeen zerbait izan ohi da.
Inplantea jartzeko erabakia hartzen badugu, lehenik eta behin, argi eduki behar dugu espezialista batek egin behar duela hortzak berregituratzeko prozesua. Profesional on baten ezagutzak eta esperientziak inplantea modu arrakastatsu batean jartzea ekarriko du.
Inplantologiaren arloa izan da beti ALAIA Odontologia Zentroaren apustu nagusia. Espezialistak gara, urteetako prestakuntza eta esperientzia handia dugu. Punta-puntako teknologia dugu (kirurgia nabigatua X-Guide), inplanteak kokapen idealean modu zehatzean jartzeko. Aldez aurreko plangintza digital batek, ordenagailuz eta pazientearen 3D eskaner batekin egina, kirurgia erosoago eta seguruago batera eramango gaitu.
Inplantea aurrez planifikatu dugun posizioan, angeluan eta sakoneran kokatuko da. Pertsonalizazioa da gure ezaugarrietako bat. Paziente bakoitza desberdina da eta historia eta behar desberdinak ditu. Horregatik, kasu bakoitzaren azterketa sakona egiten dugu, haien beharretara egokituta.
Gainera, kalitate handiko materialak erabiltzen ditugu. Inplante-marken zerrenda txiki bat baino ez dago zientifikoki bermatuta, eta gure erreferentea dira lanen bizitza luzatzeko. Ondo zainduta eta espezialistaren azterketekin, urte asko iraungo dute.
ALAIAko profesional-taldeak prestakuntza zabala du inplantologiaren sektorean. Teknologia abangoardistenak lagunduta, prozeduraren denborak laburtzea lortzen dute, eta ebakuntza osteko eragozpenak ia nuluak dira.
Aho-hortzen osasunerako tratamenduen iraultza digitalaren aldeko apustua egiten dugu.
Fidagarritasunagatik eta segurtasunagatik. Inplanteak azkar eta zehatz jartzen dira. Presazko prozesuetarako ere gomendatzen da, diagnostikoa egun berean egiteko eta pazienteari tratamendua emateko aukera ematen baitu. Ez jolastu zure ongizatearekin eta utzi osasun-arloko profesionalei aholkuak ematen. Odontologia berria ALAIAn dago.
RPS 20/22
